XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAITE - Nora ote doa?

Iheska... Iheska doa, gainera!

Sorgina halakoa!

Ez ote zait neri pertsona normal bat parean tokatuko!

Bat-batean Carolina inguratu zaio.

CAROLINA - Maite!

MAITE - Normal bat gero...!

E.. egun on, Carolina! Zer moduz?

Bi musu masailetan.

CAROLINA - Oso arduratuta nago, Maite...

Zer zabiltza ordu hauetan?

MAITE - Ba, klasera nindoan baina... berandu samar zela eta...

CAROLINA - Aizu, laztana, ez da hau tokirik egokiena kontu hauetaz hizketan hasteko, baina oso arduratuta nauka zure ama horrek; lehen nere preokupazioekin nahikoa ez dela... oso arduratuta, ordea, e!

MAITE - Zer du, ba ?

CAROLINA - Atzo bertan ere malko bizian topatu nuen zuen etxera joanda.

MAITE - Bai, nik ere ikusi nuen.

CAROLINA - Eta jakin badakit gajoak asko sufritzen duela...

MAITE - Bai, telenobelak ikusten jartzen da eta...

CAROLINA - A zer-nolako bizimodua tokatu zaion!

Ez da nerearen parekoa, badakit, (...).